Saioa hasi

"Birritan Bortxatua" Antzerkia

  • Martxoa 27
    Ostirala 20:00
  • Bertan 4€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Antzerkia
  • Non: Sutegi
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: Egunean bertan
ANTZERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
A
ntolatzailea: Atea Teatro
Birritan bortxatua (Aldatzen-laguntzen taldearen lan berria) (21:00etan atsedena)

Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana.

Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen.

Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai… barkatu… Mikel da bere izena”

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.

Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera dugu informazioa.