Saioa hasi

Harria Hitz: Usurbil eta Euskal Kultura garaikidea Ibilbide gidatua Bestelakoak

  • Urria 26
    Larunbata 12:30
  • Bertan 5€
  • Aurretik 5€
  • Zer: Bestelakoak
  • Non: Frontoia
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: 688 818 017 edo info@kultour.pro Plaza kopuru mugatua. Izen ematea aurrez.
Bideratzailea: Ereiten.

12:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.

16:00 Dema plazan Koldo Almandozekin elkartu.

16:05 Argazkipitituak tailerra.

19:00 Amaiera.

HARRIA HITZ bisitaren udazkeneko egutegia prest dugu dagoeneko. Urriaren 26an izango duzue Harria Hitz ibilbidea egiteko aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 12:30etatik aurrera, Harria Hitz bisita gidatua eta arratsaldean Koldo Almandozen Argazpitituluaktailerra eskainiko baititugu Usurbilen. 

HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu: 60ko hamarkadako kultur-eztanda, tradizioa eta modernitatea, euskara, artea, euskal kultura… izango ditugu hizpide.

Koldo Almandozen Argazpitituluak tailerra kale arte jarduera bat da. Oso xumea eta minimala. Herriaren ezaguerarekin, ironiarekin eta zentzu bikoitzekin jolasten duena. Herritarrek egina eta herritarrentzat. Ez du trazarik utziko edo gunerik zikinduko baina herria begi berriekin deskubritzeko aukera emango du, herriko elementu ezberdinei azpitituluak jartzen arituko baikara.