Saioa hasi

Joseba Tapiaren diskoaren zuzeneko grabaketa Musika

  • Urria 25
    Ostirala 20:00
  • Bertan 13€
  • Aurretik 10€
  • Zer: Musika
  • Non: Sutegi
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean eskaini eta grabatuko dute.

Hamar musikari oholtza gainean: Trikitixa, Tronpeta, Saxoa, Tronboia, Pianoa, Baxu elektrikoa, Jazpana, eta koruak. Kantua, dantza eta umore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!!

Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean.

Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa.

Euskaraz bakarrik ondo ulertuko omen da.