Saioa hasi

Harri Hitz bisita gidatua Bestelakoak

  • Iraila 28
    Larunbata 10:00
  • Bertan 0€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Bestelakoak
  • Non: Frontoia
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: 688 81 80 17, info@kultour.pro

Informazio eta erreserbak: Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.


Ikasturtea gogotsu eta umorez hasteko HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena pooposatzen dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Hainbat marrazkilari eta aurkezle bat izango dira protagonistak. Marrazkilariek aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso-saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…


Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkuntzarekin konpromisoa eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste.

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.

11:15 DZIRT-DZART saioa.