Saioa hasi

Harria Hitz ibilbide gidatua Erakusketak

  • Uztaila 13
    Larunbata 10:00
  • Bertan 0€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Erakusketak
  • Non: Frontoia
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: -

Udako egun hauetan zerbait desberdina egiteko gogoz? Zatoz HARRIA HITZ bisitara uztailaren 13an. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eta, arratsaldean Usoa Zumetarekin familientzat serigrafia tailerra eskainiko baititugu Usurbilen

 Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. 

TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Zumeta Arte Estudioan –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan– murgilduko gara

Horrez gain, arratsaldean Usoa Zumetarekin batera familientzat serigrafia tailerra prestatu dugu. 6 urtetik aurrerako haurrak dituzuenok familian arratsalde pasa berezia egin ahal izango duzue. Serigrafia teknika ikasi eta Usoarekin batera norberak bere kamiseta estanpatzeko aukera izango duzue.

 Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean 

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita

***

16:00 Familientzat serigrafia tailerra (6 urtetik aurrerako haurrentzat) Zumeta Arte Estudioan

TAILERRERAKO MATERIALAKotoizko kamiseta argia

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK688 818 017 / info@kultour.pro 

 Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez goizeko bisitetarako/ 20 lagun serigrafia tailerrerako).