Saioa hasi

Zuberoako Maskarada Usurbilen Bestelakoak

  • Ekaina 16
    Igandea 11:30
  • Bertan 0€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Bestelakoak
  • Non: Herrian
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: -

Antolatzailea: Usurbilgo Maskarada taldea

Bazkarirako txartelak: Aldez aurretik salgai egongo dira ohiko lekuetan.

Maskarada urtero Zuberoan egiten den ekitaldia da, udaberriari ongietorria emanez. Urtarrilaren lehen igandetik apirila bukaera bitartean izaten da. Bertako herriek txandaka antolatzen dute. Aurten Urdiñarbe herriak antolatu du. Maskaradaren azken emanaldia Usurbilen egingo da. Aukera paregabea da Maskarada gertutik ezagutzeko.


11:30 Potxoenetik Udalera dantzariekin abiatu.

11:45 Udalaren harrera ofiziala.

12:00 Aurresku herrikoia (nahi duenak dantza dezake)

12:30 Gazteen harrera Askatasuna plazan.

13:00 Artzabal Zahar Etxean harrera.

13:30 Mikel Laboa plazan azken barrikada.

Ibilbide guzian Kantu Jirakoek ere abestuko dute baita herriko txorrotxek ere bertsoak abestu.

14:30 Udarregi Ikastolako jangelan bazkaria.

16:30 Pilotalekuan azken ekitaldia.