Saioa hasi

ZInea: Gure Oroitzapenak Zinea

  • Martxoa 31
    Igandea 18:30
  • Bertan 6€
  • Aurretik 4€
  • Zer: Zinea
  • Non: Sutegi
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: -

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu “Gure oroitzapenak” filmak. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena...

Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.