Saioa hasi

Usurbilen nahi ditugu! Erakusketak

  • Martxoa 28
    Osteguna 19:00
  • Bertan 0€
  • Aurretik 0€
  • Zer: Erakusketak
  • Non: Sutegi
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala
  • Non erosi: -

Non: Sutegiko erakusaretoan. Noiz: martxoaren 28tik31ra.

Ordutegia: 18:30-20:00 eta igandean (12:00-13:30)

Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu eta Aitzolen lagunak.


Biak ala biak Frantziako espetxeetan sakabanaturik dituzten arren, ez diote inoiz utzi munduari so egiteari, mundua interpretatzeari, mundua eraldatu nahi izateari. Horretarako, besteak beste, sorkuntzari heldu diote, diziplina ugarietatik heldu ere. Izan ere, sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jarri nahi izan dute. Eremu gris horri kolorea ematen saiatu. Erakusketa honetan, gainera, bai Aitzolek bai Itziarrek gaurkotasun handiko gaiei erreparatu diete, hala nola migrazioari, emakumearen sexualitateari, zapalkuntza sexistari edota transexualitateari. Euren artelanek mezu argia helarazten dute, kontzientziak astintzeko eta gogoetatzeko.


Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.


Martxoak 28, osteguna

"Amaren etxea" liburu aurkezpena


19:00 Sutegiko erakusaretoan


Jokin Urainek presoen familien lekukotasunekin egindako liburuaren aurkezpena, Fermin Munarrizen eskutik.


Martxoak 29, ostirala

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea


20:00 Mikel Laboa plazan


Harpidetza afaria Aitzagan (preso usurbildarrei euskal prentsa igortzeko). Txartelak Aitzaga tabernan salgai.


Martxoak 30, larunbata

"Presoak eta sorkuntza" solasaldia


19:00 Sutegiko erakusaretoan


Oier Gonzalez Ateramiñeko kidearekin eta Xabier Aranburu ‘Xomorro’ preso ohiarekin.